Sarrera


Hondakinen kudeaketa alternatiboen bidez birziklapen tasa hirukoiztu dezakegu, errausketa plantak sortzeko beharra ekidinez. Atez ateko zabor bilketaren aldeko apostua egiten dugu Oñati Zero Zabor plataformatik.
Zero Zabor filosofiarekin bat egiten dugu:

MURRIZTU - BERRERABILI - BIRZIKLATU

domingo, 22 de abril de 2012

"ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN" dokumentala




ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN dokumentala

Debagoiena Zero Zabor taldeak «Errausketari ateak ixten» dokumentala osatu du eta «Argia» aldizkariak bere webgunean jarri du ikusgai. Dokumentalean zaborraren arazoa bere osotasunean azaleratzen saiatu dira:
 garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... 

Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan...


Egilea: Debagoiena Zero Zabor taldea
2012ko apirila

2 comentarios:

  1. Agian Ekozinemaldian erakusteko gauza?

    ekozinemaldia.blogspot.com

    EkoZinemaldia
    Ekologistak Martxan
    Pilota Kalea 5
    48005 Bilbo
    www.ekologistakmartxan.org
    zor.ekologikoa@gmail.com

    ResponderEliminar
  2. edo Ekodendan saltzeko? helbide berdina - Bilbo, Pilota Kalea 5, EkoEtxea

    ResponderEliminar