Sarrera


Hondakinen kudeaketa alternatiboen bidez birziklapen tasa hirukoiztu dezakegu, errausketa plantak sortzeko beharra ekidinez. Atez ateko zabor bilketaren aldeko apostua egiten dugu Oñati Zero Zabor plataformatik.
Zero Zabor filosofiarekin bat egiten dugu:

MURRIZTU - BERRERABILI - BIRZIKLATU

domingo, 22 de abril de 2012

"ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN" dokumentala




ERRAUSKETARI ATEAK IXTEN dokumentala

Debagoiena Zero Zabor taldeak «Errausketari ateak ixten» dokumentala osatu du eta «Argia» aldizkariak bere webgunean jarri du ikusgai. Dokumentalean zaborraren arazoa bere osotasunean azaleratzen saiatu dira:
 garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... 

Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan...


Egilea: Debagoiena Zero Zabor taldea
2012ko apirila

sábado, 25 de febrero de 2012

Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

Ondorengo estekan Urko Apaolazak argitaratutako artikulua ikus dezakezue:

http://atezatekoa.blogspot.com/2012/02/atez-atekoaz-hamar-gezur-handienen.html

Atez atekoa zer den, nola egiten den, eta zer emaitza ematen dituen azaltzen du San Marko mankomunitateak egindako bideo honek. Usurbilen hasitako esperientzia agertzen du (% 80 baino gehiago birziklatzea lortu dutela azpimarratuz):





lunes, 20 de febrero de 2012

Greenpeacek hondakinen sailkapen txostena plazaratu du

Greenpeacek hondakinen tratamendu eta sailkapen txostena plazaratu berri du. Bertan errausketa sistema kamuflatu nahi dituzten eta Zero Zabor eredu zirkularretik kanpo dauden zenbait gai jorratzen dira: hondakinetatik energia berreskuratzeko alternatibak, gasifikazioa, pirolisia... Informazio guztia lotura honetan aurkituko duzue:

http://www.scribd.com/doc/82045966/Gasificacion-de-residuos-Informe-Green-Peace-Glv-Gipuzkoa